XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRU IKASLEAK - Egin! egin ori! (Elkarri arpegira begiratuaz).

IRU IKASLEAK. KORO-SAIL AUNDlA - Galdegin nai diogu (Galdegin diote) baldin ea eskatzen duan berarengatik atzera itzultzea. Baiñan eskatu ala ez, guk, ez dugu itzuli nai (Ez dute itzuli nai). Baizik bera emen utzirik aurrera jarraitu.

MAISUA - (Mutiko'rengana I Gelara joanez) Entzun zak ongi!. Gaxo ago ta aurrera ezin joan intekenez, emen utziko augu. Baiñan, alare, zuzena duk gaxo dagonari galdegitea ea beragatik guziok atzera itzuli bear dugun ala ez. Eta oituren arabera gaxo dagonak erantzun bear omen dik: Ez zaitezte itzuli.

MUTIKOA - Aditzen dut.

MAISUA - Eskatzen al diguk iregatik atzera itzul gaitezen?
MUTIKOA - Ez zerate itzuli bear!

MAISUA - Aditu duk, beraz, emen utziko augula.

MUTIKOA - Gogoan artu nai dut (Une batean gogoeta egiñen). Bai, elkar-aditu dugu.

MAISUA - (I Gelatik II gelara otseginez) Bearrak agintzen duan arabera erantzun du.

KORO-SAIL AUNDIA ETA IRU IKASLEAK - (Irurek I Gelara joanez) Baietz esan du! Zoazte aurrera! (Iru ikasleak zutik gelditzen dira).

MAISUA - Zoazte aurrera! Ez geldirik egon, bidea jarraitzea erabaki dezuten ezkero (Iru ikasleak geldirik oraindik).

MUTIKOA - Zer edo zer esan nai dizuet. Nere eskea da, arren eta arren ez nazazutela utzi emen, baizik menditik gain bera jaurti nazazutela. Emen bakarrik il bearra beldur bait naiz.

IRU IKASLEAK - Ez dezakegu, ordea, ori egin.

MUTIKOA - Bai! ori eskatzen dizuet.

MAISUA - Bidea jarraitzea erabaki duzute bera emen utzirik.